miércoles, 10 de junio de 2009

AC/DC Bartzelona: munduko ikuskizunik handiena




For those about to rock.....we salute you.




Goizeko hamar eta erdiak dira eta Montjuic-eko Estadi Olimpic ikusten ari gara. Ilaran ehunka pertsona bildu dira eta Txato anaiak han daude, rockaren zain.


Jendearekin berba egiten hasi gara berehala, esperientziak konpartitzen, gustoko taldeak, pasatutako kontzertuak... leku guztietako eta gustu pilo bateko jendea: harcore, metal, punk, rock sinmas... kuriosoak ere badaude, sarrera banaketa arraroa dela kausa (bai hori badakit).


Kriston eguzkia dago, badirudi berak ere daukala gustoko rokanrola.


Orduak, ordu gehiago , bazkaria, beste ordu batzuk ere, jendea berotzen, bus turistiko pilo bati rokanrolaren agurra erakutsi, merchandising salmentagatik borroka batzuk... denetarik.


Arratsaldeko seiak dira, jendea egosten dago, segudoak falta dira ateak irekitzeko, ohuak, bultzaka guztiak... ei si di si ei si di si.......


Atean gaude, sarrerak hartzen gaituzte, apurtu eta barrura, EZ DIRA FALTSUAK, ES LA OSTIA... hemendik aurrera kriston lasterketa hasten da eskaileretatik behera eta zelaia osoan. Oso leku ona lor dezakegu, seirehun zazpirehun lagun baino ez daude barruan oraindik, korrika jarraitzen. Stop: tato, estamos a dos metros del escenario y de la pasarela, es la ostia esto, lo hemos konseguido.....


Beste ordu bete itxaron ondoren, LILITH, (bartzelonakoak) bafle handirik gabe, baina oso ondo jotzen zuten, kaña handia. Gero, THE ANSWER, ( ez dakit nongoak, ingelesak edo) Led zeppelin motatako musika, ondo gutxi gora bera.


The answer bukatu da, eta jendeak tentsio gogorra dauka, (e tio, delante de mi no te vas a poner asi ke achantando. ke esta mi amigo alli por favor.... y mi abuela tambien esta en primera fila pero no me deja ke vaya...) jeje


Argiak itzali, segunduak orduak bezala, ohuak zelai osoan, jasanezina eta sinestezina...


Pantaila handian trenbideak agertu dira, berehala trena, kriston marrazki bizidunak, Angus barruan dago, karbon pilo bat botatzen eta trenaren abiadura handitzen...


Youtuben dago intro hori, ikus dezakezue, baina hor zeuden bibrazioak erotuta uzten gintuen guztiok.


Bideoa gehiegi luzatzen da, baina jendeak badaki tren hori noiz bait lehertuko dela eta guztiek zain: bapatean, kriston petardoak, kea leku guztietatik, sua, zarata, pantaila bitan banatzen da eta hortik izugarrizko trena agertzen da. denak erotuta, non dago angus kaguento ez dut ezer ikustennnnnn. kitarra entzuten da pixka bat eta zelai osoa ohiuka hasten da. hemen gauden guztiak botaka eta ¿abesten?, baliteke birikiak barrutik ateratzen. Rockn roll train abestia uste baino hobeto entzuten da azken finean. Momentu horretan gogoratzen zara esan zenuen guztiaz, bilboko kontzerturako sarrera lortu ez zenuen egun hartan. Bai, damutzen naiz, ez dut inoiz berriz esango, AC/DC kriston espectakuloa da. Handik aurrera dena ziren abesti onak:


Rock 'N Roll Train
Hell Ain't A Bad Place To Be
Back In Black
Big Jack
Dirty Deeds Done Dirt Cheap
Shot Down In Flames
Thunderstruck
Black Ice
The Jack
Hells Bells
Shoot To Thrill
War Machine
Dog Eat Dog
Anything Goes
You Shook Me All Night Long
TNT
Whole Lotta Rosie
Let There Be Rock
Highway To Hell
For Those About To Rock (We Salute You)


Highway to hell.... zer esan jeje denak hiltzeko jaja Estadi jendez beteta, botaka, derrunbatzen saiatzen...
Ta azkena, for those... inkreible jaja. gehiago espero ahal da? ba bai, kanioiak zer bait sentiaraztendizute, ez dakit nola azaldu, BEATLEMANIA bezalako gauza, EROMENA da hitz hoberena... WE SALUTE YOU BARCELONA....WE SALUTE YOUUUU......

Ta orain, bi egun eta gero, dena bukatuta, oraindik konturatzen naiz pixkanaka pixkanaka munduko gauzarik handiena ikusi dudala, hori momentu berean ezin da pentsatu. Baliteke Rolling Stones ospetsuagoak ta aberatsagoak izan, ta mito gehiago daukatenak, baina AC/DC taldeak, potenteagoa da, ta rokanrolaren indarra erakusten dute hobeto.

...LET THERE BE ROCK...